Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

AHTk zauri sakona egin ez dezan

Oarsoaldeko AHT Gelditu plataformak antolatuta, mendi martxa informatiboa egin dute berrogeita hamar bat lagunek larunbatean, AHTk Astigarraga eta Lezo artean aurreikusia duen trazatuaren bidea eginda.

Martxan parte hartu zutenak, Antondegi izeneko parajean. Argazkia: Oarsoaldeko AHT Gelditu Plataforma.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta,Lezo,Oiartzun
2021/11/01

Oarsoaldeko AHT Gelditu plataformak antolatuta, mendi martxa informatiboa egin dute berrogeita hamar bat lagunek larunbatean, AHTk Astigarraga eta Lezo artean aurreikusia duen trazatuaren bidea eginda. Ibilbidean zehar, azpiegitura horrek eragingo dituen kalteen gainean hitz egin dute parte hartzaileek tokian tokiko bizilagunekin. Renferen geltokian bildu ziren Oarsoaldetik martxara batu zirenak, eta bertatik Martutenera joan ziren. Han hasi zuten martxa, Zapirain eta Elenategi Berri etxeetatik metro eskasera aurreikusia dagoen zubibidea eta tunelaren ahoak nola eragingo lukeen ikusteko. Donostiarako sarbidea egiteko eraitsi duten Erbetegi Etxea, balio historiko handikoa ere izan zuten hizpide. Gogor salatu dute AHT zein beste azpiegiturek Urumea ibaiaren bestaldean suposatuko duen triskantza: “Gipuzkoako nekazaritza eremu onenetarikoan AHTk eta beste azpiegitura handien pilaketak suntsiketa handia dakar, jada martxan den suntsiketa”.

Atondegi parajean egin zuten bigarren geldialdia. “Itsas Enara ornitologia elkarteko kide batek bertan eraiki asmo den olatu artifizialaren gaineko informazioa eman digu. Horrekin batera, ingurune horretan 27. poligonoarekiko loturak eta lur horiek urbanizatzeak dakarten kalte eta arriskuak aipatu ditugu, baita proiektuaren kontra egin diren eta egingo diren iniziatiben berri eman ere”, azaldu dute. Astigarragatik Errenteria-Oreretara jauzi, AHTk aurreikusia duen ibilbideari jarraituta, eta San Markos zabortegia inguratu zuten parte hartzaileek. Zati batzuetan, baserrietatik oso gertu pasako dela aurreikusia dagoen tunela salatu dute, baita inguru horietako baserritarrek zaila dutela informazioa lortzea.

bazkal ordua heldu zen gero, eta Yolanda Barcina Nafarroako Presidente izandakoari tarta aurpegira bota zion aktibistetako batek gertakari hura eta bestelakoak kontatu zizkien ibilbidean parte hartu zutenei.Oiartzunen, Mamut merkatalgunean egin zuten lehen geldialdia; bertan zubibide erraldoia dago aurreikusia proiektuan. Lezon beste hainbeste, AHTk txikituko lituzkeen lantegiak eta Gaintxurizketako baserri lurretan nekazaritza ekologikoa sustatzera bideratutako eremua garrantzitsuak ezagutu zituzten. Merkantzien Geltoki Intermodala —1,2 km luze eta 115 metroko zabal—, plataforma logistikoa, eta errepide sare berria egin asmo dituzte.

“21 kilometroko ibilbidean zehar proiektu faraoniko horrek ekar litzakeen kalteak, duen zentzu falta, eta islatzen duen garapenkeria eta diru gosea ezagutu ahal izan ditugu”, salatu dute. Alegazioei ere erreparatu diote AHTren kontrako kideek, gogora ekartzeko hamarka direla aurkeztutakoak, baina ez dutela erantzunik jaso: “Hala ere, onarpena jasotzea falta bazaio ere, ikerketak oso aurreratuak daude, eta zundaketa lanak egiten hasiak dira”.

Lurrari eragingo lizkiokeen atzera bueltarik ez duten kalteez gain, kalte ekonomikoak ere izan zituzten hizpide mendi martxa horretan, “itzela da inpaktu ekonomikoa, 4576 milioiko aurrekontua du, 50 milioiko kostua kilometroko, Madrilen negoziatzen ari diren aurrekontuetan EAEra bideratuko denaren %58a AHTra bideratzeak ondo azaltzen du gehiegikeria honek egiazko beharrak nola estaltzen dituen. Gaur ezagututako hainbat azpiproiektu Netxt generation laguntzez ordaindu nahi izatea enegarren iseka da hezkuntza, osasun eta justizia sozial behar handiagoa dugunean”.

Informatzen, prestatzen eta planto egiten jarraitzera deitu dute azkenik, “AHTren kontra bizirik den borroka lagunduz, oraindik geldi dezakegun AHT iraganeko amesgaiztoa bakarrik izan dadin”.

Ondoko galeriako argazkiak, Oarsoaldeko AHT Gelditu Plataformarenak dira.

AHTren kontrako mendi martxa Martutene eta Lezo artean.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
BIDALI
 
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.