Zintzilikek denboraldi berria aurkeztuko du igandean
Zintzilik Irratiarekin elkarlanean aritzera deitu dituzte herritarrak irrati librearen arduradunek 37 urteko ibilbidea bete duenean, "aurkezpen ekitaldian gurekin gozatuz, eta gure bidelagun izaten denboraldi berri honetan zehar".
Zintzilik Irratiak denboraldi berriko aurkezpen ekitaldia egingo du igandean, hilaren 7an. Horretarako, jaialdia antolatu du, eta inoiz baino beharrezkoagoa denean iazko formatuari jarraiki barrea eraginda egingo du aurkezpen hori. Bakarrizketak emango dio hasiera ekitaldiari Ion Martinez Txikiren 40 urte eta aldapan behera! zehazki. Badut antzerki konpainiak, Flamenkito clown ikuskizuna eramango du oholtzara, eta bestelako sorpresak ere iragarri dituzte.
programazio parrila berria aurkezteaz gain, irratiaren autokudeaketarako laguntza ekonomikoko kanpaina berria aurkeztuko dute Zintzilagunen bidez, eta salmenetarako material berria ere izango da. Ikuskizunaren aurretik eta ondoren material horrekin postua jarriko dute.
Niessen Kulturguneak hartuko du aurkezpen ekitaldia 17:30etik 19:30era, ez da aforo mugarik izango, eta sarrerak, 5 euroan eros daitezke Arkaitza tabernan, eta egunean bertan Niessengo leihatilan ikuskizuna baino ordubete lehenago.
Zintzilik Irratiarekin elkarlanean aritzera deitu dituzte herritarrak irrati librearen arduradunek 37 urteko ibilbidea bete duenean, “aurkezpen ekitaldian gurekin gozatuz, eta gure bidelagun izaten denboraldi berri honetan zehar”.