Gaur arratsaldean egingo dute elkartasun keinua, 18:00etatik 19:00etara, barrutiko frontoian. Haur nahiz helduen zapatak ongi etorriak izango dira.
Lesboseko (Grezia) errefuxiatuek negurako oinetakoak behar dituzte. Elkartasun keinua egingo dute gaur arratsaldean sanpedrotarrek, 18:00etatik 19:00etara jasoko baitituzte zapatak barrutiko frontoian. Hainbat argibide eman dituzte:
Edozein neurritako zapatak jasoko dituzte, haur naiz helduenak, baldintza bakarra da onetako “erosoak” izatea, alegia, takoirik gabeak. Bilketaren arduradunek gogora ekarri dute ezinbestekoa dela pareak elkarri lotuta entregatzea, lokarriak edota bestelako sokaren bat erabiliz.