2021/11/2

[Galeria] Zahartzaro duinerako eskubidea borrokatzen

Asteartearekin egin dute hilabete honetakoa atzoko jai eguna errespetatuta, eta hutsik egin gabe, kalera atera dira hamarnaka jubilatu eta pentsiodun.

deportatuak oiartzun

Nazien kontzentrazio esparruetara deportatutakoak gogoraraziko dituzte

Elkarbizitza eta memoriaren dinamikaren barruan, hainbat ekitaldi antolatu ditu udalak. Maria Josefa Sansberro oiartzuarra omenduko dute.

Saneamenduaren aurreproiektuaren aurkako sinadura bilketa martxan da

Donibanen aurkezturiko planaren aurka sina dezakete dagoeneko sanjuandarrek, hilaren 9ra arte. Epeak atzera ditzaten eskatuko diete lanen arduradunei.

[Bideoa] Beldurra festa egin dute

Gau Beltzaren bigarren ekinaldia arrakastatsua izan da, ez da zalantzarik.

Adinekoen etxeentzako 2021eko diru laguntzak onartu ditu udalak

Eskaerak hilaren 23ra arte aurkeztu ahal izango dira. Diru laguntzak lehiaketa bidez esleituko dituzte, aurkeztutako eskaerak alderatuz.

taxibusa oiartzun larunbatak

Taxibusak larunbatetara luzatuko du zerbitzua

Astelehenetik ostiralera bitarteko ordutegi berbera izango du zerbitzuak. Egunean bederatzi joan-etorri egingo ditu Karrika, Gurutze, eta Ergoienera.

zirkeroak

Igandea saltinbankiarena egiteko izango da

Zirkeroak-ek antolatuta, zirku tailerra egingo dute datorren igandean, ikastolako jolastokian: akroyoga, aire akrobaziak, lurrekoak, malabarak eta oreka.

Zaintzen antolaketa birpentsatzen

Zaintzen antolaketa birpentsatzen ari dira Errenteria-Oreretan, eta horren harira, lan saiora deitu dute larunbatean 10:00etatik 13:00etara Emakumeen Etxean.

Pasaiako kirol taldeen asteburuko emaitzak (2021/11/02)

Joan den asteburuko futboleko nahiz areto futboleko partida gehienak etxean izateak eman du fruitua: ia guztiak irabazi dituzte, alde handiarekin, gainera.

miren narbaiza

Miren Narbaiza azaroaren 28n arituko da, 'KantagiLtza' barruan

Solasaldi musikatuen zikloan aritzeko gonbidatu dute, Mice ezizenarekin taulaz taula ibiltzen dena. Sarrerak Kastron daude salgai.

Lesboseko errefuxiatuentzako oinetakoak jasoko dituzte San Pedron

Gaur arratsaldean egingo dute elkartasun keinua, 18:00etatik 19:00etara, barrutiko frontoian. Haur nahiz helduen zapatak ongi etorriak izango dira.

Petti eta Etxeko uztaren kontzertua, hilaren 13an, Juanba Berasategin

Datorren asteko larunbatean izango da emanaldia, 19:00etan, eta Estitxu Pinatxo nafar abeslariaren kolaborazioa izango dute. Sarrerak eskuragai daude.

Gehiago