Igandea saltinbankiarena egiteko izango da

Zirkeroak-ek antolatuta, zirku tailerra egingo dute datorren igandean, ikastolako jolastokian: akroyoga, aire akrobaziak, lurrekoak, malabarak eta oreka.

Zirkeroak elkarteak zirku tailerra antolatu du datorren iganderako (hilak 7). Hainbat tailerretan ibiltzeko aukera izango da Haurtzaro Ikastolako pilotalekuan.

Akroyoga, aireko akrobaziak, lurrekoak, malabarrak eta oreka landuko dituzte. 10:30etik 19:30era bitartean jarriko dute karpa. 14 urtetik gorakoei zuzendutako tailerrak izango dira.

Izena aldez aurretik eman beharko da, online edo Whatsapp bidez. Ordutegiak eta tailerrak kontsultatzeko zein izena emateko esteka honetan egin klik. Tailerrak doan izango dira.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.