Taxibusak larunbatetara luzatuko du zerbitzua

Astelehenetik ostiralera bitarteko ordutegi berbera izango du zerbitzuak. Egunean bederatzi joan-etorri egingo ditu Karrika, Gurutze, eta Ergoienera.

taxibusa oiartzun larunbatak

Eneritz Arbelaitz eta Agustin Lekuona udaleko ordezkariak Koldo Elizasu taxilarien elkarteko presidentearekin.

 

Taxibusaren zerbitzua larunbatetan ere eskainiko dutela jakinarazi du Oiartzungo Udalak. Horrela, astelehenetik ostiralera bitarteko ordutegi berbera izango du.

Ergoien, Gurutze eta Karrika auzoetara bederatzina joan-etorri egingo ditu larunbatetan. Hori bai, aldez aurretik eskatu beharko da ordua, 615 60 55 14 telefono zenbakira deituta. Gutxienez ordu erdiko aurrerapenarekin deitu beharko da.

Taxibusaren ordutegia ikusteko udalaren webgunetik pasa daiteke.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.