Petti eta Etxeko uztaren kontzertua, hilaren 13an, Juanba Berasategin
Datorren asteko larunbatean izango da emanaldia, 19:00etan, eta Estitxu Pinatxo nafar abeslariaren kolaborazioa izango dute. Sarrerak eskuragai daude.
Petti beratar konpositore eta abeslariak bat egingo du hilaren 13an (larunbata) Etxeko uzta bandarekin, Juanba Berasategin. Kontzertua 19:00etan hasiko da, eta Estitxu Pinatxo nafar abeslaria izango dute gonbidatu berezi.
Sarrerak eskuratzeko bi aukera eman ditu Donibaneko Jai batzordeak: Berezi okindegia eta 667 72 21 44 telefono zenbakia.
