[Bideoa] Izua? Zein izu?
2014tik bezala, Gau Beltza ospatu dute, ludotekak antolatuta. Oiartzuar askok bota dituzte beraien beldurrak sutara.
Orain dela zazpi urte berreskuratu zuten Gau Beltza Oiartzunen, Abaraxka ludotekaren ekimenez. Eguraldiak utzi duenean, urtero-urtero, urriaren 31rekin, atera dira kalera, trapu, zaku edota bestelako mozorroak jantzita.
Aurten ez dute hutsik egin. Pasa den igandean, afari-meriendarekin indarrak hartu ondoren, ibilbide beldurgarria egin zuten kaskoan zehar.
Igandean izu guztiak sutara bota zituzten, eta suzko akerraren txinpartek aldendu zituzten beldur horiek.
Izua? Zein izu?