Energia berriztagarrien komunitateei buruzko tailerra, hilaren 11n
Energia kontsumo arduratsuari buruzko tailerra antolatu du Ingurumen Sailak, hurrengo ostegunerako. Goienerreko kideek emango dute.
Udaleko Ingurumen Sailak energia kontsumo arduratsuari buruzko saioa antolatu du datorren asteko ostegunerako (hilak 11). Bigarren tailerra izango da.
Goiener kooperatibako kideek gidatuko dute saioa. Energia berriztagarrien komunitateak zer diren azalduko dute: nola funtzionatzen duten, zein abantaila dituzten eta halakoak nola osatu daitezken.
Antolatzaileek azaldu dutenez, energia kontsumo arduratsua erabat lotuta dago egun argindarra izaten ari den garestitzearekin. “Oiartzungo Udalak herritarrei tresna eta baliabideak eman nahi dizkie horri aurre egiteko, egon daitezken aukerak ezagutuz”, adierazi dute.
Saioa udaletxeko areto nagusian izango da, hilaren 11 horretan, 18:00etan hasita.