Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
IRITZI EMAILEAK. ARRATE HERNANDEZ OIARBIDE. PASAIA.

Zuri esker, aitona

Pasaia
Orokorra
2021/11/03
Arrate Hernandez Oiarbide

Ez omen zuen zaletasunik izan. Lana, mendia eta, noizbehinka, parranda pixka bat. Konturatzerako, «izorrai, nere gaztetasuna jun zan!», erantzun zion hil berri den gure aitonak Euskal Herriko Ahotsak proiektuaren izenean elkarrizketatu zuen Idoia Etxeberriari.

Doluan oso lagungarri egin zait elkarrizketa hura. Gertu sentitu dut aitona eta ezagutzen ez nituen kontu asko ikasi ere bai. Guk ezagutu dugun Pasai Antxo are ilunagoa irudikatu dut, pobreagoa eta abandonatuagoa, horrelakorik posible bada. Klase guztietako arraina ere imajinatu dut bete-beteta ibiltzen ziren kamioietan pilatuta, «toneladaka» aitonaren hitzetan. Platera arraina saltzeko neurritzat erabiltzen zutenik ez nekien, ezta euskara ikastera izebaren etxera joan zenik ere. Mila esker bihotzez, Ahotsak, egindako lanagatik eta egin diguzuen opariarengatik. Ekimen hau dokumentazio lana baino askoz gehiago da.

Kontua da, gure aitonak zaletasunen galderari emandako erantzuna entzun nuenetik, buruan bueltaka geratu zaidala, trabatuta bezala. Momentuan, gupida antzeko bat sentitu nuen; ai, guk izan ditugun aukerak izan bazenitu…, pentsatuz. Baina hutsunea izaten denez daukaguna eta ez daukaguna ikusteko biderik eraginkorrena, orain errukia gu modernoongan sentitzen dut. Konturatu bainaiz, gizarte bezala, transmisioaren emaria eten egin dugula nolabait eta aukera zein balio asko galdu ditugula bidean. Hala nola, herrigintzarako borondatea. Amak kontatu zidan hori izan zela, hain zuzen, aitonaren zaletasuna. Jo ta su aritu zen herritik eta herriarentzat lanean urte luzez.

Jon Sarasua Mondragon Unibertsitateko HUHEZI fakultateko irakasleak Hik Hasi aldizkariari 2012an eskaini zion elkarrizketa bateko pasarte bat jaso dut, ederki azaltzen du eta aipatu egoera: «Euskal munduan instalatu den ideologia progresistak desenfoke batzuk baditu, gai batzuk moztuak ditu, bere sustraiak ez ditu identifikatzen, eta datozen galdera berri askoren aurrean erori egiten da».

Ez nintzen konturatu nire erreakzioa nagusitasunaren isla izan zela, argi eta garbi. Halaber, egungo begirada handi-ustetik ari nintzela zaletasunik ez edukitzea epaitzen, jabetu gabe ustezko sinplekeria hori dela, ziurrenik, garai nahasiotan behar duguna. Izan ere, aurreko belaunaldiek baino informazio gehiago daukagun arren, jakintsuago al gara? Dena aukeratzeko askatasuna daukagu, baina zoriontsuago gara?

Sarasuarekin jarraituz, 2012ko gizarte-ereduaz aipatu zuen «baliabide ahulekin» egiten zuela topo «sakoneko gauza batzuetan», hain justu ere «inoiz baino oinarri sendoago eta malguagoak» behar diren testuinguru batean. Bada, aitonak zaletasun gutxi izango zituen, baina gai izan zen ulertzen ez zituen gauzak ere errespetuz tratatu eta onartzeko.

Nahiz eta garaiak aldatu, pertsona ona izatea harrotasunez aitortzeko moduko ezaugarria da oraindik eta harro egon zaitezke. Zuri —eta gainerako senideei— esker naiz gaur egun naizena, aitona. Balio beza zutabe honek Euskal Herrian ditugun aitona eta amona guztiek egindako lanaren eta maitasunaren errekonozimendu gisa.

 

IRAKURKETA ERRAZEAN
Nire aitonari elkarrizketa bat egin zioten Euskal Herriko Ahotsak izeneko proiektuan.

Elkarrizketa horretan esan zuen bere zaletasunak mendira joatea eta parranda pixka bat egitea zirela.

Zaletasun gutxi iruditu zitzaizkidan eta pena eman zidan aitonak. Pentsatu nuen aukera gehiago izanda, zoriontsuago izango litzatekeela.

Baina gero konturatu nintzen ezetz. Gauza gutxirekin ere zoriontsu izan gaitezkeela.

Hori oso ondo dakite gure aiton-amonek.

Herriaren alde lan egiten ere badute esperientzia. Hain zuzen, hori zen nire aitonaren zaletasuna: herrigintza.

Gainera, herrigintzan gauza asko ikasten dira.

Orokorrean, gauza asko dakizkite gure aiton amonek, baina guk uste dugu guk gehiago dakigula.

Idazlan hau Euskal Herriko aitona eta amona guztiei eskainita dago.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.