Pasaiako 4. Dantza Festibalak proposamenak egitera deitu du

Festibalaren laugarren ekitaldia 2022ko ekainean izango da. Euskal sortzaile nahiz konpainien proposamenak abendura arte jasoko dituzte.

Pasaiako Dantza Festibaleko emankizuna. Artxibo irudia (PDF).
Pasaiako Dantza Festibalaren (PDF) 4. ekitaldia 2022ko ekainaren 9an hasiko da, eta hil bereko 12an bukatu. Lau egun horietan zehar Pasaian zein emankizun eskainiko dituzten hausnartzen hasiak dira jada, eta, hartarako, euskal sortzaileei dei egin diete eskaintzeko moduan izango dituzten lanen berri eman diezaieten.
 
Proposamenak egiteko epea zabalik egongo da abenduaren 1era arte, PDFren webgunean. Euskal Herriko zazpi probintzietako sortzaile nahiz konpainiek bidalitako proposamenak hartuko dituzte kontuan. Argibide gehiago eman dituzte antolatzaileek: “Iraupen motz zein ertaina duten, eta kalean eta ezohiko espazioetan eskaintzeko sortu diren dantza-lanak izan beharko dute”.
 
Pasaiako jaialdiaren antolatzaileek ilusioz egin diote so datorren urteari, eta festibal “parte hartzaile, parekide eta integratzailea” sortzeko asmoz lanean jarraituko dutela aitortu dute. Dantza gizarteratzeko eta ikusle berriak sortzeko, dantza lanak erakusteaz gain, erakusketa eta hitzaldiekin ere osatuko dute egitaraua.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.