Euskara sustatzeko trebakuntza saioak emango ditu LANIN-ek
Bi ikastaro eskainiko dituzte. Bata, telefonoz euskaraz hobeto hitz egiteko trebakuntza, eta bestea, mezu elektronikoak euskaraz idazteko.
Herriko enpresa txiki eta ertainetan euskara sustatu eta normalizatzeko LANIN egitasmoak bi ikastaro antolatu ditu. Langileei zuzendutakoak izango dira proposamen horiek.
Ikastaroetako bat telefonoz euskaraz hobeto hitz egiteko izango da. Bestea, berriz, mezu elektronikoak euskaraz idazten trebatzeko.
LANIN-ek jakinarazi duenez, ikastaroak ez dira presentzialak izango. Ikasleek plataforma baten bidez landuko dituzte edukiak eta konexio bat edo bi izango dituzte irakaslearekin.
Ikastaroetan izena emateko epea hilaren 17an bukatuko dela gogorarazi dute.
Telefonoz euskaraz hobeto aritzeko ikastaroa (A2-B1 mailak)
- Helburua: Euskarazko deiak jasotzean nola jokatu ikastea eta hizkuntza-irizpideak ezagutzea.
- Egutegia: Hilaren 22tik 26ra.
- Urruneko saioak: Hilaren 23an eta 26an.
- Izena emateko galdetegia, hemen klik eginda.
Mezu elektronikoak (B2 maila)
- Helburua: Mezu elektronikoak idazten trebatu.
- Egutegia: Azaroaren 23tik abenduaren 2ra.
- Urruneko saioa: Abenduaren 2a.
- Izena emateko esteka, hemen.