Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

[Galeria eta bideoa] Harmonia Gunea inauguratu du Lezo Herri Eskolak

Herri Eskolako soto zahar bat haurrentzako gozamenerako esparru bihurtu dute, itsasoan oinarritutako diseinu erakargarriarekin.

Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2021/11/04

Harmonia Gunea du Lezo Herri Eskolak. Gaur inauguratu dute. Haurrentzako bideratutako espazioa da, eta itsasoan oinarrituta egin dute diseinua. “Harmonia Gunearen istorioa duela hilabete asko sortu zen. Soto zahar eta ilun bat zen eta berrikuntza bat egin nahi genuen. Margolari eta artistekin elkartu eta proiektu hau sortzea bururatu zitzaigun herriko eragileekin hitz egin ondoren. Beraien beharrak identifikatu eta eremu honentzat erabilera desberdinak definitu genituen. Eskola komunitatearen izugarrizko lankidetza topatu dugu bidean”, azaldu du Olatz Aldabe Herri Eskolako zuzendariak gaurko inaugurazio ekitaldian. Lurdes Castillo Hezikuntza guraso elkarteko kideak ere parte hartu du ekitaldian. Udal talde politikoetako nahiz herriko hainbat eragiletako ordezkariak ere izan dira irekitze ekitaldian.

Euskal Herrian ez da Lezoko azpiegituraren parekorik, lehena da herrikoa. Herri Eskolak hainbat erabilera emango dizkio eremuari.

Gunea XYZ diseinu integral tailerreko Iker Linazasorok eta Xanti Solanok sortu dute. Nabarmendu dute haurren iritziak oso baliagarri izan zaizkiela diseinua fintzerako orduan, “haurrak bezero zintzoenak direla argi dago”. Era berean, umeek gozatzeko eremu bat sortzea izan dela euren xedea azaldu dute sortzaileek, “luxua izan da proiektu hau sortu eta aurrera eramatea”. Lezok espresio artistikoari ematen dion bultzada txalotu dute diseinatzaileek, eta Herri Eskolak haiengan jarritako konfiantza eskertu dute.

Inaugurazio ekitaldian Jokin Bildarratz Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburua izan da. Adierazi du Lezo Herri Eskolan ilusioa eta pasioa sumatu dituela, “gurasoentzat oso aberasgarria da hori”. Pandemia garaia hezkuntzan latza izan dela adierazi du Bildarratzek, eta Harmonia Gunea eta antzerakoak aurrera ateratzea beharrezko dela nabarmendu du: “Auzolana txalotu behar da, guztien artean aurrera eraman duzue proiektua”. Irakasleen lana eskertu egin du sailburuak.

Jesus Mari Martiarena alkateak, bere aldetik, gaurko eguna udalarentzat oso berezia dela adierazi du: “Proiektu ederra osatu dute, eta hau ikustera eta gozatzera bertaratu zareten guztioi eskerrak eman nahi dizkizuegu”.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Errenteriak eta Hernanik elkarlana eta «jarduteko modu berriak» eskatu dituzte etxegabeen arazoari aurre egiteko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ehunka lagunek protesta egin dute Donostian, erosketa orgak eskuan

Euskal Herria, Gipuzkoa

Biriketako transplante baten zain dagoen Donostiako bizilagun bat, etxetik egotzia izateko zorian

Gipuzkoa, Euskal Herria

Tolosa eta Beasain lotzen dituen Renfeko tren zerbitzua etengo dute abuztuaren 29tik irailaren 1era

Euskal Herria, Gipuzkoa

Salmonellosi agerraldi batek 29 pertsonari kalte egin die Eibarren

Euskal Herria, Gipuzkoa

Pasaiako eta Lezoko alkateek «erantzunak eta neurriak» eskatu dituzte portuko sutearen harira

Euskal Herria, Gipuzkoa

Gizon bat atxilotu dute Irunen, prostituzio etxe batean emakume bati sexu erasoa egitea egotzita

Euskal Herria, Gipuzkoa

KASek salatu du Donostiako Udaltzaingoa «jazartzen» eta «zigorra ezartzen» ari zaiela ogitartekoak banatzen dituzten herritarrei

Euskal Herria, Gipuzkoa

Hondarribiko alarde baztertzailearen aldekoek utzi egin dute konponbiderako elkarrizketa prozesua

Euskal Herria, Gipuzkoa

GHKk espediente bat irekiko du Zubietako erraustegiko sutearen nondik norakoak argitzeko

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.