Mintzaguneko bost film labur ikusteko aukera izango da asteartean
Pasaiako Ikuska nazioarteko film laburren jaialdian parte hartzen duten euskarazko bost lanak ikusteko aukera izango da udaletxeko pleno aretoan.
Udaleko Euskara Sailak eta Oarsoaldeko Euskara Batzordeak film laburren emanaldia antolatu dute datorren astearterako (hilak 9). Udaletxeko pleno aretoan izango da proiekzioa, 18:00etan hasita. Sarrera doan izango da.
Pasaiako Ikuska nazioarteko film laburren jaialdian parte hartzen duten euskarazko bost lanak ikusteko aukera izango dira datorren asteartean: Nigandik; Haizea; Heltzear; Serendipia eta Ospel.
Pasaiako jaialdia hilaren 12an hasiko da, eta horiek baino lehenago ikusteko aukera izango da.