Oiartzuerazko hitzak zabaltzeko ez dago 'ejuka' ibili beharrik
Ttur-ttur Euskaltzaleon Elkartearen dinamika azken aurreko astean sartu da. 'Eju' da aste honetan sustatzen ari diren oiartzuerazko hitza.
Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneak oiartzuarrei proposatu dien erronka azken aurreko astera iritsi da, ttur-ttur, ia isilpean.
Aste honetako proposamena eju hitza da. Horrekin irudi eta bideoak egiteko gonbita egin dute, eta sare sozialetara igotzeko, #hitzaoiartzueraz eta #eju traolak jarrita.