[Erreportajea] Euskara erreferente bilaka dadin
Euskarak Pasaian dituen gabeziei aurre egiteko plana abian da, eta aurpegi ezagunek egingo diote bultza. Bilera irekiekin bat egitera deitu dute.
Bokale, Pasaiako Euskararen Aholku Batzordea, martxan da Euskararen II. Plan Estrategikoa osatzeko. Datozen hamar urteotan Pasaian euskara sustraitzeko giltza argi dute: ahalik eta eragile gehien batzea euskarari.
Giltza horren kopia bana hainbat pasaitarri emango diote [beheko irudietakoei], eta horiek, euskaldun berri, zahar, edota erdaldun, erreferente izango dira euskarari bultza egiteko: euren ikuspuntua emateaz gain, beste pasaitarrak prozesuan parte hartzera ere gonbidatuko dituzte.
Diagnosia egiteko beste bi gako dituzte. Lehenari dagokionez, urrian udalak zabaldu zuen galdetegi bati esker, euskarak herrian dituen gabezia eta beharren berri jaso ahal izan da, bizilagunen hitzetan.
Informazio hori oinarri izango zaie plana osatzen hasteko deitu dituzten bilkuretan; honakoak dira hitzorduak:
- Datorren astelehenean LH2, LH3 eta LH4ko ikasleekin elkartuko dira Antxoko Kultur Etxean.
- Hilaren 26an DBH3 eta 4koekin bilduko dira Trintxerpe-San Pedroko gaztelekuan.
Barruti bakoitzeko saio ireki bana ere egingo dute, guztiak 18:30ean:
- Hilaren 23an, Antxoko Kultur Etxean.
- Hilaren 24ean, Trintxerpeko euskaltegian.
- Hilaren 29an, Donibaneko kulturgunean.
- Hilaren 30ean, San Pedroko Udal Aretoan.