Hiru peoi, peoien arduradun bat eta delineatzaile bat kontratatuko ditu, aldi baterako, Oarsoaldea Garapen Agentziarekin elkarlanean.
Bi hamarkada bete dira Itsas Gela egitasmoa sortu zutenetik, Mater proiektuaren oinarriak ezarri zituena. Izaskun Suberbiola zuzendariak "norabide berri baten eraikuntzan" parte hartzen jarraitu nahi dutela adierazi du.
Sanjuandarrak ekarpenak egitera animatu ditu Loreto Osak. Proposamenak aurkezteko epea datorren ostegunean (hilak 11) bukatuko da.
Eskolako Agenda 2030 proiektuaren 14.ikasturtea hasiko dute Lezo Institutuko ikasleek, eta zelai eta larreei buruzko azterketa egingo dute oraingoan. Ondoren, udalari jakinaraziko diote ikerketaren nondik norakoak, eskaerak egiteko aukera izango dute ere.
Hondarribiko, Pasaiako eta Lezoko udalei luzatu die eskaera Eguzkik; ehiza postuak "zabaldu" direla eta horien gaineko kontrol "zorrotzik" ez dagoela uste du talde ekologistak.
Galtzaraborda eta Fanderiako kiroldeetako eta Kaputxinoetako igerilekuko langileak kalera atera dira gaur, LAB, ELA eta CCOO sindikatuak deituta. Kirol gune hauek kudeatzen dituen BPXport enpresak ez du sinatu plegu berria, ez beste inork ere ez sindikatuen arabera. Hortaz, langileen etorkizuna zalantzan dagoela salatu eta erantzunak ematea eskatu dute.
Iosune de Goñi Garcia eta Imanol Sorondo Baltasar, euskaraz, eta Alvaro Adrian Perdigon Delgado, gaztelaniaz, izan dira poesia sarien irabazle.
Oiartzungo hiru futbol taldek etxean jokatuko dituzte bere partidak, tartean mutilen nagusiak. Areto futboleko bat eta Saskilagunen beste batek, ere.
Laurak Bat merkatari, ostalari eta zerbitzuen elkarteak bat egin du Pasaiako Udalarekin, herriko negozioen lehiakortasuna hobetzeko asmoz.
Bi ordu eta erdiko txangoa egingo dute bihar goizean, Oieleku inguruko paisaiak ezagutarazteko. Kausotik abiatuko da ibilaldia.
Urdaburu mendizale elkarteak bere egun handia ospatuko du, azaroaren 28an. Horretarako, haur eta helduentzako, bazkide eta ez bazkideentzako hiru irteera eta bazkari bat antolatu dituzte. Bestalde, burdinolen arrastoen bila joateko Artikutzara txangoa egingo dute ere aurretik, azaroaren 20an.
Reina aretoan solasaldia eskainiko dute bihar, Maddalen Iriarte EH Bilduko parlamentuko ordezkariak eta Aizpea Otaegi alkateak.