Saneamenduaren aurreproiektuari ekarpenak egitera deitu du EAJk
Sanjuandarrak ekarpenak egitera animatu ditu Loreto Osak. Proposamenak aurkezteko epea datorren ostegunean (hilak 11) bukatuko da.
Pasaiako EAJren bozeramaile den Loreto Osak Donibaneko saneamenduaren aurreproiektuari ekarpenak egitera animatu ditu sanjuandarrak. Proposamenak aurkezteko epea hilaren 11n bukatuko da.
Bozeramaile jeltzaleak gogorarazi du funtsezkoa dela bizilagunen parte hartzea, ahalik eta erantzun integralena emango duen soluzioa diseinatzeko: “Jasotzen diren proposamen guztien bideragarritasuna aztertuko da, eta, egoki iritziz gero, proiektuari erantsiko zaizkio”.
Donibaneko alde zaharraren aurreproiektuari ekarpenak egiteko postontzia Juanba Berasategiko kulturgunean dago, zabalik, astelehenetik ostiralera, 16:00etatik 19:00etara.