Txistua, alboka edota trikitiaren doinupean, eurek sorturiko koreografia garaikideak nahiz euskal pauso tradizionalak dantzatuko dituzte.

Algara Dantza Talde gasteiztarrak Niessen kulturgunean emanaldia eskainiko du hilaren 14ean (igandea), 19:30ean hasita. Sarrerak 2 eurotan eskura daitezke Lekuonan, eta baita online ere. Ordubete inguruko iraupena izango du.
Taldeak 20 urte baino gehiagoko ibilbidea du atzean; euskal musika eta kultura lau haizetara zabaltzeko helburuz sortu zuten, eta hasieran dantza tradizionalak euren inguruan erakusten hasi baziren ere, egun 120 dantzari eta 20 musikari inguruk osatzen dute Algara, eta nazioartean ere aritu dira eurek sorturiko koreografia garaikideak txistua, alboka edota trikitia bezalako instrumentu tradizionalen doinupean dantzatuz.