Bat Etorri kolektiboak elkarretaratzea egingo du bihar
Elkarretaratzea Herriko Plazan egingo du Bat Etorrik bihar 12:00etan.
Bat Etorri kolektiboak elkarretaratzera deitu du bihar. Kolektiboak azaldu duenez, pentsioen sistema publikoa defendatzeko eratu ziren, bost aldarrikapen puntu bateratuta: Pentsioen sistema publikoaren defentsa, elkartasunezko banaketa sistema gisa; pentsioen erosteko ahalmenari eustea, legez, KPIaren, Kontsumorako Prezioen Indizearen arabera; gutxieneko pentsioak lanbide arteko gutxieneko soldatarekin (LGS) parekatzea; iraunkortasun faktorea behin betiko indargabetzea; eta pentsioetan genero arrakalarekin amaitzeko neurriak hartzea.
Etxeko langileen erregimena gizarte segurantzaren erregimen orokorrean txeratzea, eta alarguntza pentsioak hobetzea ere lehentasunezko kontua jo du kolektiboak.
Batasuna “berreskuratzeko” deia egin du halaber kolektiboak, haren ustetan, mobilizazioen arrakasta bermatzeko modu bakarra baita.
Elkarretaratzea Herriko Plazan egingo du Bat Etorrik bihar 12:00etan.