Bidean gelditu da final handirako txartela
Ez da posible izan. Gogor borrokatu dira Etxezarreta eta Aranguren, baina bidean gelditu da final handirako txartela.
Ez da posible izan. Gogor borrokatu dira Etxezarreta eta Aranguren, baina bidean gelditu da final handirako txartela. Zegaman jokatu zen Ohorezko Mailako finalerdian 22-11 galdu zuten errenteriarrek. Kaskar hasi zuten partida eta Zegamakoak 15-11 aurreratu ziren markagailuan. Sakearekin asmatu zuen Etxezarretak eta 15-11 hurbildu ziren. Une horretatik aurrera Zegamakoek zazpi puntuak segidan egin zituzten. Ez dute lortu txartela baina meritu handia izan dute EPLEko eskulariek, maila goreneko finalerdira iristea ez da ahuntzaren gauerdiko eztula, eta orain arte lortu gabea zuen klubak. EPLEk Iker Urmenetari ere egin dio aipamena, Etxezarreta eta arangurenekin batera Ohorezko Mailako taldean aritu da bera.
Batzokiko Aranburu eta Alzugarairentzat garaipena, 25-20 Elgoibarren kontra. Finalerdietarako txartela lortu dute. Andoainen jokatutako beste final laurdenean ez zuten emaitza bera lortu Txoperenak eta Ormaetxeak; 25-19 galdu zuten.
Gomazko paletan berriz, EPLEko hirugarren mailako Arregik eta Aizkorretak osatutako bikoteak ez zuen lortu bigarren mailara igotzea, final laurdenetan 11-25 galdu baitzuten Orioren aurka.