Iztietako zubia, itxita
Larunbat arratsaldetik dago itxita, eta hiri mantenuko langileek egoera txarrean dauden egur zatiak konpondu arte ez dute zabalduko pasabide hori.
Iztietako zubia itxita. Argazkia: Rebeka Ruiz Lezo eta Errenteria-Oreretako Iztieta auzoa elkartzen dituen zubia itxita dago. Udaltzaingoak HITZAri emandako informazioaren arabera, pasabide horretako egurretako batzuk solte daude eta horregatik ezin dute oinezkoek erabili zubia. Larunbat arratsaldetik dago itxita, eta hiri mantenuko langileek egoera txarrean dauden egur zatiak konpondu arte ez dute zabalduko pasabide hori, eta beraz, Renfeko geltokira daraman bidetik joan beharko dute oinezkoek edota zubi zubiaren bi alboetara dagoen bidegorritik.
