Luzuriagaren lagapena proposatu dio EH Bilduk Espainiako Aurrekontuari
Luzuriaga fabrikaren eraikina lagatzea proposatu du koalizioak Madrilgo Diputatuen Kongresuan, 2022rako Estatuko Aurrekontu Orokorren negoziazioan.
Luzuriagako fabrikaren eraikina lagatzea proposatu du EH Bilduk Madrilgo Diputatuen Kongresuan, 2022rako Estatuko Aurrekontu Orokorrei aurkeztutako zuzenketa baten bidez. “Eraikina aukera paregabea da, zalantzarik gabe, antxotarren etorkizun kultural eta sozialerako”, adierazi dute Pasaiako ordezkariek.
Azpiegitura Estatuko Gobernuaren erakunde publiko den Kreditu Ofizialeko Institutuaren (KOI) jabetzakoa da gehienbat, eta, neurri txikiagoan, Gipuzkoako eta Nafarroako ogasunena. Pasaiako bilkideentzat “ez dago aitzakiarik” eraikina Pasaiako Udalari eta Gipuzkoako Foru Aldundiari ez lagatzeko, Donostiako Udala ere (bertako lurretan dago eraikina) horren alde agertu baitzen.