Igandean, Muxikoak Herriko Plazan

12:00etan hasiko da Muxikoen emanaldia. Dantzariek Hendaiako eta Oiartzungo musikariak izango dituzte lagun.

Bueltan dira Errenteria-Oreretako Muxikoak. Igandean (hilaren 14an) berrekingo diete Herriko Plazako saioei. 12:00etan hasiko dira euskal dantzekin. Beti Prest Dantza Taldearen esku dago antolakuntzaren zeregina.

Dantzariek Hendaiako Mutxiko Elkarteko musikariak, zein Oiartzungo Anne eta Vane dultzaina jotzaileak izango dituzte lagun.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.