Hilaren 20an Bilboko manifestaziora joateko deia egin du EH Bilduk
'Aske eta berdinen Euskal Herria lortu arte' lelopean manifestazioa egingo dute hurrengo larunbatean. Autobusak antolatu dituzte Oiartzunen.
EH Bilduk manifestazioa antolatu du Bilbon, hilaren 20rako. Mobilizazioa La Casillatik aterako da, 17:30ean, Libre eta berdinen Euskal Herria lortu arte lelopean.
Manifestazioaren aldarrikapenak azaldu ditu koalizioaren koordinatzaile nagusi Arnaldo Otegik. Horrez gain, topaketa bat izango dela nabarmendu dute.
Oiartzungo EH Bilduko kideek deia egin dute Bilbora joateko. Autobusak antolatu dituzte Oiartzundik. Izena emateko zerrendak herriko bi tokitan daude: Kastro txokolategian eta Garmendi txokolategian.