Aurtengo Haurren eta Nerabeen Eskubideen Nazioarteko Eguna, tratu onen alde
Azaroak 17 eta abenduak 2 bitarte, haurren eta nerabeen eskubideak aldarrikatzeko egitaraua osatu du udalak, Eskubidean herri proiektuarekin batera. Tratu onak izango dira aurtengo jardueretako ardatz.
Azaroaren 20an Haurren eta Nerabeen Eskubideen Nazioarteko Eguna da, eta honen harira, hilaren 17tik abenduak 2 arte hainbat jarduera antolatu ditu Pasaiako Udalak haur, nerabe eta helduentzat.
Programazioa osatzerako garaian, Eskubidean herri proiektua izan dute bidelagun, zehatz esanda, hezkuntza-komunitate eta udaleko hainbat zerbitzutako kideak izan dira programatzaileak. Gainera, haur eta nerabeek parte hartutako prozesu batean jaso dituzten ekarpenak ere izan dituzte kontuan.
Aurten, tratu onari garrantzi berezia eskaini nahi diotela adierazi dute: “Izan ere, osasun egoerak zerbait erakutsi badigu, hori da elkarren zaintzan eta tratu onean hezi behar dugula”.
Egitaraua honako hau da:
- Azaroak 17, 18,24 eta 26
- Enperadorearen kondaira ipuin kontaketa. Amona Joxeparen istorioak izeneko ipuin kontaketa saio honetan, Jaizkibelgo Amona Joxepa etorriko da kontakizunak irakurtzera. Azaroaren 17an San Pedroko liburutegian, azaroaren 18an Donibaneko Kulturguneko Topagune gelan, azaroaren 24an Antxoko Kultur Etxean eta azaroaren 26an Trintxerpeko alkateordetzan. Egun guztietan 17:30ean hasiko dira.
- Azaroak 19, ostirala
- Ekintza bereziak egingo dituzte hezkuntza komunitateetan tratu ona izateko. Egunean zehar haurren eta nerabeen eskubideen inguruko zenbait jarduera egingo dituzte herriko hezkuntza komunitate desberdinetan. Haurrentzako jolasak eta tailerrak ere egingo dituzte lau barrutietako ludoteketan, 17:30ean.

- Azaroak 20, Haurren eta Nerabeen Eskubideen Nazioarteko Eguna
- Meri, Lari eta Mari haur ikuskizuna. Sexu eta genero ugariak, familia eredu ezberdinak eta askatasuna landuko dituzte antzezlanean. Trintxerpeko pistetan izango da 17:30ean, eguraldi txarrarekin, aldiz, frontoian egingo dute.
- Azaroak 22 eta 29
- Jolastegia familia tailerra. Atera berri diren jostailuak ezagutu eta probatzeko aukera izango da. Gainera, hezkidetzarekin, aniztasunarekin eta ingurumenarekin harremana duten jostailuen bitartez lantzeko proposamenak azalduko dituzte. Plazak mugatuak direnez, lehenagotik izena eman behar da mezu bat bidalita edo inprimaki hau beteta. Hilaren 22an da Antxoko Kultur Etxeko hitzordua, eta hilaren 29an Donibaneko Ubera liburutegikoa, biak ala biak 17:30ean.

- Azaroak 23 eta 29
- Serigrafia tailerra. Aurretik izena eman beharra dago mezu bat idatziz e-posta honetara edo inprimaki hau beteta. Donibaneko Kulturguneko Topagune gelan hilaren 23an eta Antxoko Kultur Etxean hilaren 29an, 17:30ean bi egunetan.
- Azaroak 26
- Euskararen plan estrategikoa garatuko dute gazteekin. Horretarako, parte hartze saioa antolatu dute Trintxerpe-San Pedroko gaztelekuan, 19:00etan.
- Euskararen plan estrategikoa garatuko dute gazteekin. Horretarako, parte hartze saioa antolatu dute Trintxerpe-San Pedroko gaztelekuan, 19:00etan.
- Abenduak 2
- Helduei eta gurasoei zuzendutako Haurren sexualitate arloan segurtasunez esku hartzeko irizpideak izeneko hitzaldi tailerra eskainiko du Nerea Sancho psikologo eta sexologoak. San Pedroko liburutegian izango da, 17:30ean.