III.Berdintasun Plana aurkeztuko dute, azaroaren 16an
Lau lerro jarraituko dituen III. Berdintasun Plana osatu du Lezoko Udalak, eta datorren azaroaren 16an aurkeztuko dute, osoko bilkurako aretoan.
Azaroaren 11n III.Berdintasun Planari ekarpenak egiteko epea itxi zuen Lezoko Udalak, eta bi astez Planaren zirriborroa ikusgai egon da. Orain, azaroaren 16an, Plana aurkeztuko dute 19:00etan, osoko bilkurako aretoan.
Dokumentu honetan 2025. urtea bitarte jarraituko duten berdintasunerako ibilbide orria osatu dute. Guztira 50 ekintzaz josi dute programa, eta ezarritako lau lerroak honako hauek dira: Gobernu Ona, Emakumeen Ahalduntzea, Ekonomia eta Jendartearen antolakuntza aldatzea eta Indarkeriarik Gabeko Bizimoduak.
Bertaratu nahi dutenek, aurretik baieztatu egin beharko dute helbide elektroniko honetara mezu bat bidaliz.