Sobrinos de M. Camarari esleitu dizkiote Kaiko Herrerako pabiloiak
Orotara, berritu dituzten 7.000 m² pabiloi kudeatzeko eskumena eman dio Portuko Agintaritzak Sobrinos de M. Camarari.
Kaiko Herrerako lau biltegi berriak esleitu dizkiote Sobrinos de M. Camara enpresari, Portuko Agintaritzak deitutako lehiaketa ebatzi ondoren. Diru publiko zein pribatuarekin ordezkatu dituzte portuko logistikarako erabiltzen diren biltegi zahar hauek.
Guztira 7.000 m² berri kudeatuko ditu aipatutako enpresak, eta batez ere, artoa, oloa eta koltza irina gordeko dituzte bertan. Lehendik, estalitako 23.000 m² biltegi eta aire libreko beste 64.000 m² erabiltzeko eskumena dute ere.
Egokitzapenak egingo dituztela aurreratu du S.M Camarak; izan ere, hozkailu termografoak instalatuko dituztela, eta hegaztiek habiak egin ez ditzaten pabiloi osoan zehar sareak ezarriko dituztela adierazi dute.