Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

‘Zara Eres’, ni sakonera bidaiatzeko txartela

Pello Añorgak liburu berria argitaratu du, helduei —gehienbat—begirakoa. Lourdes Elorzak egin ditu ilustrazioak. Hitz txikiak erabili ditu, zentzu handienera iristeko.

pello añorga Pello Añorga, 'Zara Eres' liburuarekin.
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2021/11/12

Zara Eres liburua (Mr. Momo argitaletxea, 2021) erditzeko prozesua luzea izan dela esan du Pello Añorgak. “Hamar urte inguru”, zehaztu du. Non zaude?, Nora joan zara?, Zer ari zara bilatzen?, Gordeta ote zaude?, Ez zara inon ageri… moduko galderak eraman ditu paperera Añorgak.

“Musulmanak, kristauak, ateoak edota agnostikoak gaiarekin gustura sentitzeko testuak idatzi ditut. Hor erreferentzia izan dut Joxe Arregi frantziskotarra. Gai potolo bat denez, sinesmen ezberdinetako jendearengana iritsi nahi nuen”, esan du Añorgak. Gai handiak izanagatik, “hitz ñimiñoak” erabili ditu, “adierazpide zabalenak” izan ditzaten.

Esku artean duen alea ireki du Añorgak, eta orrialdeak pasatzen ari den heinean, irakurtzen hasi da. Esaldi edo testu zati bakoitzaren ondoko orrialdean ilustrazioak ikus daitezke. Akuarela itxura dute, koloreak aldatzen joaten dira, eta bat-batean, Añorgak esaten du orainaldira eramaten duela irakurlea. Koloreak bizituz doaz. Bidaia bat dirudi Zara Eres-en edukiak, baina ez da bidaia turistikoa.

«Album hau da haurrekin, gazteekin edo helduekin lantzeko. Hemen hitz egiten da identitateaz, edo ni sakonaz —nirik gabeko niaz—, edo barnekotasunaz. Kontzeptu horiek hustuta agertzen dira, etiketetatik eta ideologietatik harago». Añorgaren arabera, esaten dena bezain garrantzitsuak dira isiluneak.

Elorzaren lehen aldia
Lourdes Elorzak egin ditu ilustrazioak. Arte terapeuta da berez, eta estreinakoz ilustratu du liburu bat. Añorgak aspaldi ezagutu zuen Elorza, eta bazuen berarekin elkarlanean aritzeko gogoa. Hainbat ilustratzailerekin aritu zen hizketan, eta denek zaila ikusten zuten gaia ilustratzea.

Elorzak pausoa eman zuen. «Eskertzekoa da bere jarrera, askotan ilustratzaileek ez baitute aldaketak egiten uzten», zehaztu du idazleak.

Teknologia agintzen ari den momentuan humanismoaren beharra ikusten du, ez du harritzen filosofiaren inguruan mugimendua abiaraztea. Horren adibidetzat jarri du Oi(h)artzun Filosofikoa taldea; liburua lantzeko interesa helarazi diote Añorgari. Bitartean, Urrats paperdendan edo Internet bidez eros daiteke.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.