Elena Silvestre eta Xabier Lukin helmugaratzen lehen errenteriarrak
Guztira Errenteria-Oreretako 238 korrikalari heldu ziren atzo Behobia-Donostiako helmugara, 40 emakume eta 198 gizon. Horien artetik azkarrenak Elena Silvestre eta Xabier Lukin izan dira. Silvestrek podiuma egin du, helmugaratzen bigarren emakumea izan delako.
Behobia-Donostia lasterketaren helmugara 238 korrikalari errenteriar heldu ziren atzo; horietatik, 40 emakumeak izan ziren. Azkarrenak, horien artean, Elena Silvestre Soriano eta Xabier Lukin Dominguez izan ziren. Ospatzeko asko dute gainera Errenteria-Oreretan, Elena Silvestre korrikalaria bigarren sailkatu zelako emakumeen kategorian eta podiuma egin zuen.
Ondokoa da Errenteria-Oreretako lasterkarien podiuma, emakumeetan eta gizonetan (Datuak antolatzaileek emandako sailkapen orokorretik ateratakoak dira).
Emakumeak
- 1. Elena Silvestre Soriano 1:13:36 (Sailkapen orokorrean bigarren emakumea).
- 2. Naiara Vazquez Gonzalez 1:30:37
- 3. Diana Gonzalez Zornoza 1:31:10
Gizonak
- 1. Xabier Lukin Dominguez 1:06:16
- 2. Alberto Franco Garcia 1:08:18
- 3. Jon Elkano Erriondo 1:08:22
Hemen klik eginda errenteriarren sailkapena osoa ikusteko aukera duzu.