Lezoarren artetik, Lurdes Oiartzabal eta Imanol Clavo nagusi Behobian
2021eko Behobia-Donostia bukatu zuten korrikalari guztien artetik 35 izan ziren lezoarrak. Horien artetik azkarrenak, Lurdes Oiartzabal eta Imanol Clavo.
Lezoarrik ez zen falta izan atzoko Behobia-Donostian. Helmugako marra gurutzatu zutenen artean, 35 izan ziren Lezoko kirolariak. Horien artetik, Lurdes Oiartzabal emakumeetan (erbi lanak egin zituen) eta Imanol Clavo izan ziren bizkorrenak.
Honakoak dira lezoarren ohorezko podiumak (datuak Behobia-Donostia lasterketaren antolakuntzak emandakoak dira).
Emakumeak
- 1. Lurdes Oiartzabal (erbi lanak egin zituen) 1.32.35
- 2. Iratxe Etxegoien 1.33.39
- 3. Leire Amiano 1.45.42
Gizonak
- 1. Imanol Clavo 1.17.48
- 2. Imanol Arregi 1.18.36
- 3. Axier Bastarrika 1.21.05
Hemen dagoen estekan klik eginda, lezoarren sailkapen osoa ikusteko aukera duzu.