Garikoitz Lopez eta Larraitz Etxebeste, oiartzuar azkarrenak Behobia-Donostian
Donostiako helmugara atzo iritsi ziren korrikalari guztien artetik 64 izan ziren oiartzuarrak. Horien artetik azkarrenak Larraitz Etxebeste eta Garikoitz Lopez.
Atzoko Behobia-Donostia lasterketako helmugara iritsi ziren guztietatik 64 oiartzuarrak izan ziren. Horien artean, berriz, emakumeetan azkarrena Larraitz Etxebeste izan zen, eta gizonetan Garikoitz Lopez.
Honakoak dira oiartzuarren ohorezko podiumak (datuak Behobia-Donostia lasterketaren antolakuntzak emandakoak dira).
Emakumeak
- 1. Larraitz Etxebeste 1.25.53
- 2. Leire Urritegi 1.29.49
- 3. Agurtzane Zubizarreta 1.35.19
Gizonak
- 1. Garikoitz Lopez 1.18.52
- 2. Julen Andiano 1.21.25
- 3. Anartz Mujika 1.23.14
Hemen dagoen estekan klik eginda, oiartzuarren sailkapen osoa ikusteko aukera duzu.