'Beldurra askatasunaren lapur' hitzaldia emango du Aingeru Oiartzabalek
Killirikupe emakumeen taldeak hitzaldia antolatu du psikologo oiartzuarrarekin. Bi ordutan zehar hainbat gako emango ditu Oiartzabalek.
Killirikupe emakumeen taldeak hitzaldia antolatu du datorren ostiralerako —hilak 19—. Aingeru Oiartzabal Rivera psikologoa gonbidatu dute. Beldurra askatasunaren lapur izeneko hitzaldia emango du, bi ordu ingurukoa.
Beldurrak abantailarik ematen ez duela azalduko du Oiartzabalek. Lau helburu zehatz izango ditu solasaldiak: osasun psiko-emozionalaren osotasuna ulertzea, konfiantza ardatz gisa hartuz; gaixotasuna askoren zergatia norbanakoaren maitasuna eza dela; prebentzioa ez dela beldurra; eta osasun psikologikoa bermatzea.
Hainbat kontzepturi errepasoa emango die psikologo oiartzuarrak: osasunaren begirada integratiboa; gizakiaren harremanetarako beharrak; beldurrak eragindako galerak, hala nola, antsietatea, harreman toxikoak edo depresioa; enpatia eta sintonia norberaren baitan; pandemiaren kalteak aztertzea…
Saioa udaletxeko pleno aretoan izango da, 18:00etan hasita. Killirikupe da antolatzailea, eta udalaren, aldundiaren eta Emakunderen laguntza jaso dute.