'Hamaika kutixi filosofiko' proiektua oiartzuarrei aurkeztuko diete bihar
Oi(h)artzun Filosofikoa taldeak aurkezpen ekitaldia antolatu du bihar arratsalderako. Testu, ilustrazio eta, batez ere, galderak jasotzen dituen lana ezagutaraziko dute.
Oi(h)artzun Filosofikoak Hamaika kutixi filosofiko proiektua aurkeztuko die bihar oiartzuarrei. 11 idazle, beste hainbeste ilustratzaile eta hamaika galdera biltzen dituzte, kaxa batean.
Aurkezpen ekitaldia bihar —hilak 16, asteartea— izango da, udaletxeko pleno aretoan. 19:00etan hasiko da saioa.
Proiektuaren nondik norakoak aurreratu zituzten Oi(h)artzun Filosofikoa taldekoek, erreportaje honetan.
Ondorengoak dira kutixiak eta sortzaileak:
- Filosofia: Pello Añorga Lopez eta Idoia Beratarbide Arrieta.
- Egia eta pentsamendua: Ane Labaka Mayoz eta Mariñe Arbeo Astigarraga (Txakur Gorria Sormen Kolektiboa).
- Errealitatea(k): Alaia Martin Etxebeste eta Onintza Etxebeste.
- Gizakia: Oier Guillan Bermudez eta Iosu Mitxelena Usain.
- Bizitza eta heriotza: Olatz Mitxelena Larreta eta Udane Ansa Iragorri.
- Kultura eta kulturak: Jon Martin Etxebeste eta Alaia Gaztelumendi Mendarte.
- Ongia eta gaizkia: Goiatz Labandibar Arbelaitz eta Ane Narbarte Lasa.
- Elkarbizitza: Karmele Mitxelena Etxebeste eta June San Sebastian Sein.
- Gizakia eta natura: Antton Kazabon Amigorena eta Jokin Mitxelena Erize.
- Emozioak: Miren Agur Meabe Plaza eta Eider Eibar Zugazabeitia.
- Etika eta politika: Agustin Arrieta Urtizberea eta Ainara Lasa Perez.
