Stockholmdik, Albaolara
Stockholmeko (Suedia) Skeppsholmes Folkhoskola eskolako ordezkariak Aprendiztegin, Albaolako ontzigintza eskolan, bisitan dira.
Stockholmeko (Suedia) Skeppsholmes Folkhoskola eskolako ordezkariak Albaolako ontzigintza eskolan bisitan dira abenduaren 19ra arte, Aprendiztegin. Anette Clefberg eta Eva Ripa Torstenson eskola horretako presidentea eta ontzigintza arloko zuzendaria daude hurrenez hurren egitasmoaren berri izaten.
Albaolatik jakinarazi dute etorkizunerako lankidetzarako lehen urratsa izan daitekeela aste honetako bisita, eta hango ontzigintza ikasleak bisitab teknikoagoak egitera etortzeko aukera zabaldu dela, baita Aprendiztegikoak Suediara joatekoa ere.
Albaolak 2017an abiatu zuen Aprendiztegi ontzigintza eskola. Ordutik, askotariko nazioetako kideek jardun dute zurezko ontzigintza tradizionalean trebatzen; sei plaza ditu ikasturteko, eta hiru urteko goi mailako formazio integrala ematen die ikasleei.
