
700. urteurrenaren harira sortutako 'Herri Taupada' obra estreinatuko du Musika Bandak ostiralean Santa Zezilia kontzertuaren barruan. David Rivas konpositoreak konposatu du.

Xabier Isasa izango da presidente berria. Antxon Korman, Josetxo Aranburu eta Jose Manuel Oiarbidek bukatutzat eman dituzte euren zuzendaritza lanak.

Aurreko urtean pandemiak eragin bazion ere, aurten eragin hori desagertu edota normaltasun berrira egokituta heldu da Film Laburren jaialdia.

Herri proposamenarekin bat eginez, hiru eskakizun nagusi egin dizkio koalizio abertzaleak egungo proiektuari: sare integrala, gasa eta epeen murrizketa.

Haur eta gazteei zuzendutako Nazioarteko Txotxongiloen Jaialdia berriz antolatu dute iazko geldialdiaren ondoren. Guztira bost konpainia igoko dira taulara, bost goizetan zehar, datorren azaroaren 22tik 26ra.

Atzo aurkeztu zuten planak 2025era arteko iraupena izango du. Eragiteko lau ardatz nagusi ditu, eta horiek 50 ekintza zehatzekin gauzatuko dituzte.

Bokale Euskararen Aholku Batzordeak barrutiko bilera bana egingo du euskara sustatzen jarraitzeko. Euskara ez dakitenei bertaratzeko deia egin diete.

Emakume guztientzat zabalik dauden korrika saioak dire astelehenero egingo dituztenak. Lehen 'kedada' astelehenean da, 19:00etan.

Stockholmeko (Suedia) Skeppsholmes Folkhoskola eskolako ordezkariak Aprendiztegin, Albaolako ontzigintza eskolan, bisitan dira.

Udaletxean eta Donibane kaleko Kultura Aretoan har ditzakete lezoarrek zapi horiek- Hilaren 22tik 28ra balkoietan jar daitezela eskatu du udalak

Anbulatorio berria eta alokairuko 52 zuzkidurazko etxebizitza eraikitzen ari diren inguruan, zuhaitz batzuk moztea leporatu diote Lezoko Udalari. Mezu hauei erantzuna eman dio udalak, eta zuhaitz berri batzuk beste leku batean landatuko dituztela baieztatu dute.