Euskarak Pasaian dituen ahuleziak identifikatzeko bilerak, barrutiz barruti

Bokale Euskararen Aholku Batzordeak barrutiko bilera bana egingo du euskara sustatzen jarraitzeko. Euskara ez dakitenei bertaratzeko deia egin diete.

Bokale Pasaiako Euskararen Aholku Batzordea plan estrategikoaren osaketa prozesuaren baitan aurrez aurreko parte hartze saioak egiten ari da euskararen diagnosia osatzeko. Herritarrentzako saio irekiak datorren astetik aurrera hasiko dira lau barrutietan, eta bereziki dei egiten diete euskaraz hitz egiteko edo ulertzeko gai ez direnei horietan parte har dezaten. Honakoak dira hitzorduak:
 
  • Hilak 23, asteartea. Antxoko Kultur etxean, 18:30ean.
  • Hilak 24, asteazkena. Trintxerpeko Udal euskaltegian, 18:30ean.
  • Hilak 29, astelehena. Donibaneko kulturgunean, 18:30ean.
  • Hilak 30, asteartea. San Pedroko liburutegian, 18:30ean.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.