Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Kalitatez eta kopuruz gainezka dator Film Laburren Jaialdia

Aurreko urtean pandemiak eragin bazion ere, aurten eragin hori desagertu edota normaltasun berrira egokituta heldu da Film Laburren jaialdia.

Sedeño, Arozena eta Gartzia gaurko aurkezpen ekitaldian.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2021/11/17

Aurreko urtean pandemiak eragin bazion ere, aurten eragin hori desagertu edota normaltasun berrira egokituta heldu da Film Laburren jaialdia. gaur aurkeztu dute dagoeneko erreferentziazkoa bilakatu den jaialdiaren 26. ekitaldia Maite Gartzia Kultura Zinegotziak, Jonathan Sedeño OzZinema zineklubeko kideak eta jaialdiko epaimahaikideak, eta Patricia Arozena Kultura Saileko teknikariak.

Hilaren 25etik 28ra egingo da jaialdia, 25etik 27ra proiekzioak, eta 28an sari banaketaren ekitaldia egingo dute 18:30ean hasita Niessengo auditorioan. Arozenak nabarmendu du zuzeneko proiekzioen alde egin dela aurten ere. Kopuruak ere aipatu ditu teknikariak, eta azaldu duenez, jaialdira 722 lan aurkeztu dira aurten, “gero OzZinemak egin du aukeraketa guztia eta horietatik 27 pasa dira lehiaketara”.

Nazioartetik ere heldu dira lanak esan du Sedeñok, “25 herrialde baino gehiagotik heldu dira: Chipre, Peru, Suezia, Iran, Italia edo Hego Koreatik, besteak beste”. Laburrak, animaziozkoak, fikziozkoak zein dokumentalak dira, eta euskaraz, gaztelaniaz, galizieraz, katalanez, turkieraz, suedieraz, edota koreeraz jaso dituzte lanak.

Adituez osatutako epaimahaiak aukeratuko ditu lau film irabazleak. Bertan arituko dira Alex Zubiria kazetaria, Sihara Nuño poeta eta Iban del Campo unibertsitateko irakasle eta zinemagilea. Maite Gartzia eta Arozena bera ere ariko dira epaimahaikide gisa.

Aurtengo berrikuntza, epaimahai gazte bat osatzea izan da. Horretarako, Andoiango Zinema eta Bideo eskolako ikasle batzuekin osatutakoa da. “Gazteengana heldu nahi dugu lehiaketarekin eta horregatik epaimahai gaztea osatzeko erabakia”, azaldu du Arozenak. Epaimahai horrek bosgarren sari bat emango du, 300 eurokoa.

sari banaketaren egunean bi film labur emango dituzte irabazle suertatu diren lanez gain: Leonardo Martinelliren Fantasmas Neon (Brasil) eta Mikel Gurrearen Heltzear (Euskal Herria). lehenengoa film labur musikala da, pandemia betean grabatutakoa, eta bigarrena, berriz, zabalkunde handia izaten ari den lana da. Jaialdiarekin lotuta, gainera, hilaren 23an Oz Zinemak antolatutako saioa izango da Niessen zinemetan. Zine Ikusleen Topaketa Ibiltariaren barruan Luke Lorentzen zinemagilearen Familia de medianoche filma emango dute, aurretik film laburren eta bestelako proposamen zinematografikoen ikusleen gaineko solasaldia egingo dute.

Proiekzio guztiak doakoak izango direla azaldu du gartziak bere aldetik, “gonbidapenak aldez aurretik hartu behar dira lekuona Fabrikan, online edo egunean bertan emanaldia hasi baino ordu erdi lehenago ekintza izango den aretoan bertan”. Eskerrak eman dizkio azkenik, Gartziak Gipuzkoako Foru aldundiari, “babesagatik” eta herritar guztiak deitu ditu parte hartzera emanaldietan eta gozatzera. Jaialdiaren hiru egunetan bertaratzen diren ikusleek saria jasoko dute, gainera: Niessen zinemetako edozein saiorako sarrera bat, eta OzZinemak urtarrilean emango duen filmerako sarrera bikoitza.

Emanaldiak

Azaroak 25

  • Trumoiak, (Iker Magureg)
  • Red the color within (Willian Javier la Portilla) 
  • Flaggan (Inga Kempe, Elina Sahlin)
  • Barraskiloentzat iganderik ez (Ainhoa Urgoitia Santamaria)
  • Pregunta’ M (Albert Ivars)
  • Sintra III (Aitor Etxeberria, Ivan casajus)
  • L´Intrús (Oriol Rovira)
  • Teslimat (Dogus Ozokutan)
  • Volvemos en 5 minutos (Spots paralelos), Felipe Garrido Archanco

Azaroak 26

  • Antes de la erupción (Roberto Perez Toledo)
  • Nacer (Roberto Valle)
  • Parresia (Ignacio Lasierra Pinto)
  • Aterpean ateri (Ruben Crespo)
  • 300 per night (Mohsen Najafi Mehri)
  • Zerua Blu (Lur Olaizola)
  • The video call ( Yong Uk Yoo)
  • Canibalismo (Diego R. Aballe)
  • No te verán correr (Miguel Casanova)

Azaroak 27

  • Tots els dies D´Stiu són tristos (Estefania Ortiz)
  • Chiusi alla luce (Nicola Piovesan)
  • Mare (Guille Vazquez)
  • Las cenizas (Sami Ramos)
  • Haizea (Juanjo Clausell)
  • El vestido de novia (Enrique Muñoz)
  • Yo (Begoña Arostegi)
  • Ostendene (Gorka Ezkibela)
  • Los Honores (Sergio Barrejon)
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.