Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Lezok badu berdintasun plan berria

Atzo aurkeztu zuten planak 2025era arteko iraupena izango du. Eragiteko lau ardatz nagusi ditu, eta horiek 50 ekintza zehatzekin gauzatuko dituzte.

Berdintasun taknikaria, alkatea, Euskara teknikaria eta Murgibeko kidea atzoko aurkezpenean.
Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2021/11/17

Lezok badu berdintasun plan berria, Lezoko Unibertsitateko Emakumeen eta Gizonen III. Berdintasunerako Plana. Horren lanketa apiriletik azarora egin dute, eta bildutako eta adostutako guzti-guztia asteartean aurkeztu zuten dokumentuan dago jasota (udalaren webgunean ikus daiteke osotasunean).

Lau lan ildo nagusi ditu, eta horiek 50 ekintza zehatzetan daude zatituta. Lau urteko epealdia du planak, 2025era artekoa alegia, baina agerraldian adierazi zutenez, urteroko plangintza zehatzak egin beharko dira planak eragina izan dezan. Aldi berean, egitasmoa eraginkorra izan dadin balorazio eta jarraipen mekanismoak ezartzea beharrezkoa dela aipatu zuten. Martxoko udalbatzarrean dira onartzekoak agiria, aurretik Emakundek oniritzia eman eta gero.

Astearteko aurkezpen batzarraldian Ainhoa Irazu Berdintasun teknikaria, Jesus Mari Martiarena alkatea, eta udaleko langileen ordezkari bezala Joxe Mari Iraola Euskara teknikaria izan ziren. Aldi berean, plana garatzeko zereginean izan den Murgibe Berdintasun Aholkularitzako Idoia Lekuek ere parte hartu zuen: hark eman zituen planaren gaineko zehaztasunak. Egindakoa, II. Planaren balorazioaren eta herritarren pertzepzioaren diagnostikotik abiatuta egin dela adierazi zuen.

Hala, diagnostiko horren arabera, aurreko planaren betetze maila ez zela oso altua izan ondorioztatu zuten eta inpaktu txikia izan duela, Aldi berean, gaiarekiko interesa eta konpromiso sendorik ez dela lortu herrian. Udalari begira, departamentu guztietan genero ikuspegia gehiago landu behar dela zegoen analisi horren ebazpenen artean. Alta, lehen planarekin alderatuta eta urteen perspektibarekin, udalean berdintasunaren gaineko iniziatiba asko egin direla aitortu zen diagnostiko horretan, eta horri jarraiki, egoki baloratu zen herriak Berdintasun teknikaria izatea, sailak aurrekontu propioa izatea, eta koordinaziorako egiturak sortzea.

Horiek kontuan hartuta, eta hirugarren planari begira, hobekuntza eremuak identifikatu eta horiek jorratzeari ekin diote III. Plana osatzeko prozesuan.

Orotara, III. Plan honen sorkuntzan 192 lezoarren partaidetza izan da, 106 emakume eta 84 gizon. Prozesu horren barruan, elkarrizketa pertsonalizatuak (zazpi emakumerekin, askotarikoak), galdetegiak eta talde dinamikak egin dituzte.


Lau ardatz
Planak lau ardatz ditu. Lehenak udalaren jardunarekin du harremana, Gobernu Ona ardatza. Bertan jasota dago berdintasunaren aldeko konpromiso politikoa eta teknikoa handitu behar direla, eta barne mailako lan prozeduretan, genero ikuspegia txertatu behar dela.

Bigarren oinarria emakumeen ahalduntzearena da, maila pertsonalean, kolektiboan, sozialean eta politikoan. Aniztasuna kontuan hartuko da ardatz horren barruan.

Hirugarren zutabeak herritarren egunerokoarekin harreman zuzena du: ekonomia eta gizartearen antolakuntza eraldatzea, eskubideak bermatzeko. Idoia Lekuek azpimarra berezia jarri zuen bertan: adierazi zuen, berdintasunaren bidean ezinbestekoa dela zainketan eta erantzunkidetasunean urrats sendoak ematea. Datuekin jantzi zuen baieztapena: adin txikikoen zainketarako lan eszedentzia eskatzen dutenen %90 emakumeak dira Euskal Autonomia Erkidegoan; eta pertsonen zaintzarekin harremana duten ikasketak egiten ari direnen artean, %80 dira emakume.

Azken ardatzak indarkeria matxistarekin du harremana: biktimei arreta hobetzeko konpromisoa hartu du udalak, eta indarkeria horren gaineko ezagutza eta sentsibilizazioa handitzeko nahia adierazi du planean.

Azkenik, COVID-19aren eraginen gaineko gogoeta ere jasota dago plan berrian. Izan ere, planean jasota dago pandemiak emakumeen eta gizonen arteko arrakala handitu egin duela hainbat arlotan, eta genero neurriak txertatzen diren erabakiak beharrezko direla ondorioztatu dute.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.