Astelehenean hasiko dira emakumeentzako korrika saioak
Emakume guztientzat zabalik dauden korrika saioak dire astelehenero egingo dituztenak. Lehen 'kedada' astelehenean da, 19:00etan.
Jon Amiama eta Maialen Pikabea dira egitaskoaren gidariak. Gazte edo adineko. Korrikan trebe izan ala ez. Emakume guztientzat korrika saioak antolatu ditu Lezoko Udaleko Kirol Sailak, Berdintasun Sailaren elkarlanean, eta MuittuLezo estrategiaren barruan. Astelehenero bilduko dira 19:00etan Koldobike Gezala pilotalekuan. Lehena astelehenean da, hilaren 22an. Emakume orori irekitako egitasmoa da, beraz.
Izena emateko hainbat bide daude. Lehena, zuzenean astelehenean Koldobike Gezalan agertzea. Bestelako bideak ere badaude, adibidez posta elektroniko mezua bidalita, edo 663 22 80 31 telefono zenbakira deituta.
Lezoko Udalaren webgunean saioak gidatuko dituztenekin elkarrizketa argitaratu dute: Maialen Pikabea Huete da arduraduna, eta Jon Amiama Jauregi Kirol orientatzailea izango du laguntzaile. Nabarmendu dutenez, emakumeen elkargune izatea nahi dute korrikalarien taldea, eta eraldaketarako lanabestzat ere ikusten dituzte saioak.
