Azaroaren 25eko zapi gorriak udal eraikinetan jaso daitezke
Udaletxean eta Donibane kaleko Kultura Aretoan har ditzakete lezoarrek zapi horiek- Hilaren 22tik 28ra balkoietan jar daitezela eskatu du udalak
Exif_JPEG_420 Azaroaren 25eko ekintzen barruan, Lezoko Udaleko Berdintasun arloak herritarrei dei egin die zapi gorriak zintzilika ditzatela euren balkoietatik. Zapi horiek aste honetan eskura daitezke udal eraikinetan, udaletxean edo Donibane kaleko Kultura aretoan esaterako. Doan dira.
Horiek hilaren 22tik 28ra jar daitezela eskatu die udalak lezoarrei. Zapi horietan 2003tik indarkeria matxistagatik hil direnen izenak daude, eta Kuadrillategiko eta Gaxuxako kideek egin dituzte.
