Joan den igandean Sanpedrotarra Arraun Ekarteak ohiko batzarra egin zuen eta, bertan, zuzendaritza batzordea berritzeko erabakia onartu zuten bazkideek.
Antxon Korman, Josetxo Aranburu eta Jose Manuel Oiarbidek euren zuzendaritza karguak utzi dituzte. Gauzak horrela, Xabier Isasa izango da presidente berria, eta honako hauekin osatuko du zuzendaritza batzordea: Alberto Iñurrategi, Manu Bamio, Alvaro Rodriguez, Joxi Amado eta Egoitz Etxarri.
Aldi berean, iragarri dute azken batzarrean erabakitakoarekin, Asier Carballeda izango dela sanpedrotarren entrenatzailea 2022 denboraldirako. “Ibilbide luzeko arraunlari eta kluba ondo ezagutzen duenak gidatuko du Libia ontzia”.
Arraun elkarteak eskerrik beroenak eman dizkie kide ohiei: “Antxon, Josetxo, eta Jose Manueli eginiko lanagatik eta, batez ere, jarraituko duten kideei emandako laguntzagatik”.
