Adineko andreen aurkako indarkeriaren hitzaldia, bertan behera
Arduradunek adierazi dutenez, "hizlariaren arrazoi pertsonalak tarteko", ezingo da saioa aurreikusitako egunean egin. Gibelatu egingo dute.
Pasaiako Udaleko Berdintasun Arloak jakinarazi du gaur (hilak 18) eskaintzekoak ziren Adineko emakumeen aurkako eguneroko indarkeria hitzaldia bertan behera gelditu dela, “hizlariaren arrazoi pertsonalak tarteko”.
Lurdes Rodriguez Landa Ipes elkarteko kideak aurrerago emango du saioa. Udal arduradunek adierazi dute “ahal bezain laster” ezagutaraziko dutela data berria.