Eraildako haur eta emakumeen izenak, hilketaren data eta hiltzaileen izenak jarriko dituzte Done Eztebe plazako panel batzuetan. Hilaren 25ean aldiz, mobilizaziora deitu du Oiartzungo Feministen Asanbladak.
Auzo batzarren dinamikarekin jarraitzen du udalak eta datorren astean, beste hiru auzoetaraino joango dira auzotarren kezkak jaso eta izan ditzaketen zalantzak argitzeko.
Azaroaren 25aren karietara, kanpaina anonimoa abiatu dute Pasai Antxon. Barrutia indarkeria matxistaren gainean hausnartzeko mezuz josi dute.
Indarkeria matxista jasan duten emakumeei laguntza psikologikoa ematen diete Errenteria-Oreretako Emakumeen Etxean. Tamalez asko dira harengana jo dutenak: «Itxarote zerrenda dago».
Panorama iluna, urtarril eta irail bitartean Oarsoaldean, eta Irun nahiz Hondarribian jasotako eraso matxistek gurean utzi dutena. Iazkoekin alderatuta, %23,27 egin dute gora indarkeria matxistagatik jarritako salaketek.
Errenteriako kiroldegietako langileak borrokan ari dira azaroan. BPXporten eta udalaren arteko egoera desblokea dadila eskatu dute.
Programazio zabal eta bateratuarekin heldu da Euskararen Eguna Errenteria-Oreretara. Horren erakusle argiena, atzo arratsaldean Xenplar bertsolariaren omenezko eskultura aurrean herriko hainbat eragileek eskaini zuten agerraldi jendetsua.
Haur eta nerabeen eskubideen nazioarteko eguna ospatuko da bihar mundu osoan. Pasaiako gazteek euren nahietara egokitutako udalerria eraikitzeko Eskubidean planari esker gaurdaino egindako ibilbidea ez da laburra; horren berri emateko podcasta sortu dute.
Indarkeria matxistak eta bazterkeria egoerak zigortutako zortzi emakume bizi dira Pasaiako Itsas Etxean. Epe ertaineko egonaldiak eurak ahalduntzea du helburu, kanpoan «bizitza berri bat hasteko».
Barrutiz barruti hainbat bide zaharberritzeko plana osatu du Pasaiako Udalak. Obren lizitazio epea zabalik da, eta abenduan esleitzea aurreikusi dute.
Oreretarraren azken eleberriak euskal gatazka politikoa du oinarri; hunkigarria, umoretsua eta aldi berean dramatikoa da.
Oiarpeko pilotariek partida ugari jokatuko dituzte asteburuan, hamabi zehazki. Horietatik gehienak, bederatzi, Madalensorok jasoko ditu.
Hileko ostiral guztietan Herriko Plazara bilduko zirela euren etorkizuna argitu dezaten eskatzeko esan zuten, eta hala egin dute gaur ere.
COVID-19ak eragindako hutsunearen ostean harrera saioak berreskuratzeko apustua egin du udalak. Hilaren 27an egingo dute aurtengoa.
Aste honetan bertan foroa egin dute. Bertan, ikasleek utzitako galdera eta proposamenei erantzuna eman die Aizpea Otaegi alkateak banan bana.
Munttarpeko emakumeen nahiz gizonen talde nagusiek, eta areto futboleko biek etxean jokatuko dute. Allerruko emakumeek ere herrian dute partida.