Auzo batzarrak Iztieta, Alaberga eta Erdigunean
Auzo batzarren dinamikarekin jarraitzen du udalak eta datorren astean, beste hiru auzoetaraino joango dira auzotarren kezkak jaso eta izan ditzaketen zalantzak argitzeko.
Auzo batzarren dinamikarekin jarraitzen du udalak eta datorren astean, beste hiru auzoetaraino joango dira auzotarren kezkak jaso eta izan ditzaketen zalantzak argitzeko. Iztietan izango da horietatik lehena, Gurekin auzo elkartearen egoitzan 18:30ean hasita, eta Aizpea Otaegi alkateak, Bernar Lemos eta Maite Gartzia zinegotziak izango dira bertan.
Asteartean Alabergaren txanda helduko da. 18:30ean iznago da bilera bertan ere, Arditurri Auzo Elkartearen egoitzan eta Aizpea Otaegi alkatearekin batera arituko dira Bernar Lemos eta Xabier Sanchez zinegotziak. Asteko azken hitzordua, Erdigunea izango da. Reina Aretoak hartuko du bilera 18:30ean hasita eta Aizpea Otaegi alkateak, Bernar Lemos eta Maite Gartzia zinegotziek hartuko dute parte.
Udalak auzotar guztiak deitu ditu bileretara.