Zelai eta larreak Eskolako Agenda 21n aztergai aurten
Aste honetan bertan foroa egin dute. Bertan, ikasleek utzitako galdera eta proposamenei erantzuna eman die Aizpea Otaegi alkateak banan bana.

Eskolako Agenda 21 programaren barruko foroa egin zuten herriko ikastetxeetako ikasleek eta alkateak pasa den asteartean plenoa aretoan. Aurretik ikasleek plazaratutako galdera, eskaera eta proposamenei erantzun zien alkateak bana bana. Aurreko ikasturtean baso eta mendiak landu dituzte ikastetxeek programaren barruan, eta irteerak ere egin dituzte udalerriaren ekosistema lehen eskutik ezagutzeko.
Aurten berriz, zelai eta larreak izango dituzte aztergai Eskolako Agenda 21 programaren barruan.