'Faith' bere azken eleberria aurkeztuko du Lander Garrok
Oreretarraren azken eleberriak euskal gatazka politikoa du oinarri; hunkigarria, umoretsua eta aldi berean dramatikoa da.
Agustin Zubikarai saria irabazi zuen iaz Lander Garro idazle, gidoilari, zinema zuzendari eta argazkilariak Faith proiektuarekin. Proiektu hori eleberri bilakatu behar zuen urtebeteko epean, eta emaitza heldu da, oreretarraren nobela berriak datorren ostiralean ikusiko du argia, orduan aurkeztuko baitu. Elkar Argitaletxeak eta Ondarroako Udalak elkarlanean antolatutako Agustin Zubikarai sariak nobelak idazten laguntzea du xede.
Euskal Herriko giro politiko itogarritik ihesi Bartzelonara doa Xabier Ugarte, bertan artista bizitza eraikitzeko. Oreretarraren azken eleberriak euskal gatazka politikoa du oinarri; hunkigarria, umoretsua eta aldi berean dramatikoa da.
Aurretik beste hainbat liburu idatzi ditu Garrok: Orain galdera berriak ditut (Txalaparta 2004), Kontrarioa (Susa 2010), eta Gerra txikia (Susa 2014).