[Galeria] "Zer egiten dut txiste matxistak entzuten ditudanean?"
Azaroaren 25aren karietara, kanpaina anonimoa abiatu dute Pasai Antxon. Barrutia indarkeria matxistaren gainean hausnartzeko mezuz josi dute.
Indarkeria matxistaren gainean gogoeta egiteko mezuak Antxoko bazter guztietan topa daitezke gaur. Hona hemen kultur etxeko argazki bat. Azaroaren 25aren atarian gauden honetan -Indarkeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko Eguna da hori-, hausnarketarako kanpaina anonimoa abiarazi dute Pasai Antxon.
Gizartearen matxismo estrukturala elikatzen denok dugun erantzukizunaz pentsarazteko orotariko galdekizunak topa daitezke gaur barrutiko kaleetan; izan ere, eguneroko jarreren gainean hausnarketa egiteko mezudun kartelak baitira Antxo hartu dutenak. Hona hemen horietako batzuk:





















