Gaur da Xenpelar Sarien bigarren kanporaketa
19:00etan, Xenpelar Etxean, Maider Arregi oñatiarra, Unai Mendiburu algortarra, Igauri Lopetegi irundarra, eta Irantzu Doate hazpandarra ariko dira.
Atzo hasi zen Xenpelar Bertsolaritza Sarien XXV. ekitaldia, hitzartuta dauden lau kanporaketetatik lehenarekin. Gaur da bigarren kanporaketa, 19:00etan, Xenpelar Etxean: Maider Arregi oñatiarra, Unai Mendiburu algortarra, Igauri Lopetegi irundarra, eta Irantzu Doate hazpandarra izango dira saioan.
Gelditzen diren bi kanporaketak hilaren 26an eta 27an egingo dituzte Hala, hurrengo ostiraleko emanaldian (hilaren 26koan) Aitor Servier azkaindarra, Josu Ibarguren oiartzuarra, Irati Alcantarilla urruñarra, eta Maddi Aiestaran beasaindarra ariko dira aurrera egiteko plazaren bila. Azken kanporaketa (hilaren 27koa), berriz, Joanes Illarregi leitzarrak, Ane Zuazubiskar arrasatearrak, Ekhiñe Zapiain beratarrak, eta Oneka Arteaga donostiarrak jokatuko dute.