Ez da asteburu onena izan Oiartzun kirol elkartearentzat
2-0 galdu dute neskek etxetik kanpo, eta mutilak berdinketarekin konformatu behar izan dira.
Asteburu hau ez da onena izan Oiartzun kirol elkartearentzat. Nesken talde nagusiak ezin izan du Bizkerre talderekin, eta mutilak berdinketarekin konformatu behar izan dira.
Kanpoan jokatu dute neskek, 2-0 galdu dute. Lehen zatian erraz gailendu dira etxekoak, eta bigarrenean zertxobait hobeto aritu arren, ez dira gai izan golik sartzeko.
Mutilena ordea, lehia bizikoa partida izan da. Añorga taldea izan dute aurkari, eta defentsan aritu dira fin bereziki bi taldeak. Gol aukera gutxi izan dituzte, bereziki etxekoek. Azkenean puntu bana bi taldeentzat (0-0).
